Ekialde Hurbilean herri asko elkarrekin bizi direla eta azken 100 urteetan haien arteko harremanak aldatzen ari direla azaltzen atzoko berbaldiari ekin zion Urtzi Urrutikoetxeak. I. Munduko Gerraren ostean Frantzia eta Erresuma Batuak marrazturiko mugak egun ez direla esistitzen eta baliteke aurrerantzean ere ez esistitzea ere esplikatu zigun. Hori a grosso modo.
Xehetasunetara joz, Kurdistango egoera ekarri zigun Urrutikoetxeak. Irak eta Sirianen bizi diren kurduak egun ia independenteak dira eta Kobanen ISIS garaitzearren bai NATO bai Estatu Batuen onarpena izan dute. Beraz, momentu goxoa lirudike. Halere, Iran eta Turkian bizi direnen kurduek ez dute une gozoa bizi izaten, Iranen disidente lez hurkatzen baitituzte eta Turkiak, Frantziak euskaldunekin egiten duen modura, asimilatzen baititu. Zer gertatuko zaie kurduei etorkizunean? Inork ez daki, baina igandean hauteskundeak dira Turkian eta kurduek Parlamentuan ordezkapena lor lezakete, aukera ederra, hortaz.
Eta Ekialde Hurbilean? Zer gertatuko da? Urrutikoetxearen aburuz zonaldeak bizi duen gerra gelditzear dago, Europako berekoikeriak hala bultzatuta. Ikusiko dugu. Momentuz, Urrutikoetxeak zonalde horren trazak eman zizkigun eta Munduari begira jarri zigun. Ez da gutxi.
Eskerrik asko!
Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.