Zergatik ez?

Euskaltzaleen Topaguneak diseinatu duen sentsibilizaziorako tailerra da, norberak bere hizkuntza-ohiturei buruz gogoeta egitea helburu duena. Abiapuntuan hizkuntzen arteko desorekak erakusten ditugu eta egoera horretara heltzeko arrazoiak azaltzen ditugu (hizkuntzen arteko harremanak, hizkuntza-ordezkapenak, arauen eragina etab). Marko orokorra ezarri ostean, euskararen eta Euskal Herriaren errealitatera hurreratzen gara (ezagutza, transmisio eta erabilera datuak, euskarak zer babes duen, zer indargune eta ahulgune etab) norberarenera heldu arte. Ikastaroan, azaldutakoa ulertu eta interpretatzeko gakoak ematen ditugu, hizkuntza-ohiturak ez baitira zorizkoak eta hiztunok ondo ulertu behar dugu gureak aztertu aurretik, eta gure proposamena aurkezten diegu: eleanitza den Euskal Herrian euskara kohesio hizkuntza izatea. Amaieran, hartzaileak hizkuntza-ohiturak aldatzeko baliabideak jasotzen ditu. Tailerra dinamikoa da eta hartzailearekin galde-erantzunean jarduten dugu etengabe. (Gazte aldaera 375€, Guraso aldaera 250€-415€ eta arrunta 350€)

Share