Aurrez aurre geunden. Haserrea eta gogoa ikusi ahal nituen nire kideen aurpegietan. Zenbaki bakoitiak bikoitien kontra. Ni zenbaki bikoitia nintzen, ‘2’ deitzen zidaten. Gerra horren arrazoia oso sinplea zen: elkar gorrotatzen genuen. Beti egon da gorroto hori gure artean. Bakoitiak ekialdean bizi ziren eta gu, bikoitiak, mendebaldean. Baina momentu hartan, hegoaldeko eremu huts batean geunden.
Pistola baten tiroa entzun zen. Gerra hasi zen. Zenbakiak garenez, ez ginen hiltzen, zenbaki hamartar edo zatiki bihurtzen ginen, ordea. Ni bezalako zenbaki osoak gutxi ikusi nituen zelaian. Bakoiti batekin topo egin nuen, 5ekin. Begirada hotza mantendu genuen segundo batzuetan. Bat-batean, nire kide batek, 4k, nahigabe bultzatu egin ninduen 5en kontra, eta bere gainean jausi nintzen. Altxatzean, oso arraro sentitu nintzen, ez nuen inor ikusi zelaian. Zerbait arraro sentitzen nuen gorputzean. Zenbaki konposatua bihurtu nintzela ikusi nuen: 52 zenbakia nintzen. Jarraitzen nuen zenbaki bikoiti izaten, baina nire etsaiaren ondoan nengoen. Nire kide guztiak ere zenbaki konposatuak zirela ikusi nuen : 25, 13, 59… Eta denbora pasa ahala, konturatu nintzen hobeto nengoela norbaiten konpainiarekin.
Leire Higon Idigoras. San Inazio BHI. DBH2.*
*DBH1-DBH2ko irabazlea, zorionak!