Zortzigarren buelta munduan zehar

Pasa den astean Bidaia Kontaketa Zikloa antolatu genuen, zortzigarrenez. Aurten hiru gai aukeratu genituen: Errumania, karabanaz bidaiatzea eta Mexiko.

Martin Garmendiak Errumaniara eraman gintuen maiatzaren 30ean. Garmendiak herriko hiru eskualde nagusiak ezagutu zituen, Moldabia, Balakia eta Transilbania. Hango parajeak eta gazteluak ‘ekarri’ zizkigun, baita hango pertsonaien istorioak ere, besteak beste, Drakula kontearenak. Tipo benetan gogorra, baina hezur-haragizkoa, ez banpiroa, azken finean!

Bidaia Kontaketa Zikloa 2018Ostegunean Errondokon hitzordua izan genuen David eta Aritzarekin. Karabanaz bidaiatzearen onurak ekarri zizkiguten. Hasieran, herri nomadek aurkeztu zizkiguten, bai aintzinekoak, bai gaur egunekoak. Gero, (auto)karabanaren historia, olatu bila zihoazten surflariek ‘asmatuak’ eta hippiek etxe gisa erabiliak. Eta amaieran, (auto)karabanaz bidaiatzearen onurak zein ajeak (karabana guneak, karabana motak, bidaia- antolaketak…). Adi! Frantzia da (auto)karabanaz bidaiatzeko herri oso aproposa da!

Bidaia Kontaketa Zikloa 2018

Ostiralean, Jonek Mexikora eraman gintuen. Hango parajeak, historia, ohiturak eta kultur- aniztasuna ekarri zizkigun. Hainbat kultur ezagutu zituen Ibarrekolandako gazteak eta ikusitakoak nahiz haritu zituenak kontatu zizkigun. 2017ko lurrikaden berri ere eman zigun, hasieran naturaltasunez bizi arren, urduri jarri zutenak. Oso sentsazio bitxia ei da lurra mugitzen sentitzea.

Bidaia Kontaketa Zikloa 2018

Hiru egun hauetan munduari beste itzuli bat eman diogu euskaraz. Datorren urtera arte!

Share

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *