KAIXO LAGUN!
jakingo duzun bezala bihar (martxoak 14) hasiko dira Deustuko jaiak eta bi asteburutan zehar egitarau oparoa izango dugu eskuartean, hona hemen gurekin batera elkartzeko zita garrantzitsuenak!!
OSTIRALA 14
20:00 Txupina eta txosnetara jaitsiera Maribeltzekin!
LARUNBATA 15
12:00 Paella txapelketa eta ondoren bazkaria
OSTIRALA 21
19:30 Etxeko egongelan Alex Arregiren gitarrarekin Mullerrenean
20.00 Kantujira kaleetan zehar Deustuko Kantagintza Taldearekin Donepetri plazatik hasita
LARUBATA 22
12:00 tomate leihaketa eta ondoren bazkaria
Txosnagunean gauero kontzertuak eta giro aparta.. eta badakizu, gure txoznan beti bezala, txapak eta #hitzmoloiak beti eskura!!
Zatoz gurekin eta gozatu jaiez egunez eta gauez!