Ohitura da Berbaizu Euskara Elkarteak Errekaurti Saria ematea. Sinetsirik komertzio arloan euskararen erabilerak bultzada berezia behar duela, eta jakinik Deustualdean euskarak komertzio arloan muga eta harresi erraldoiak ezagutzen dituela normaltasun minimoz bezero-saltzaile harremanak busti ditzan, euskaraz arreta eta zerbitzua ematen duten komertzioak ezagutzera eman eta euskaldunok bereziki harrera abegikorrez artatzen gaituztenak saritzeko beharra ikusi genuen.
Urteak dira eginkizun honetan hasi ginenetik, eta aurten, seigarren edizioarekin, Arangoitiko Karola Tabernari ematea erabaki du elkarteak. Zailtasunekin bada ere, Arangoitin euskarak baditu bere espazioak, eta Karola Taberna 2013an ireki zenetik zerrenda horretara gehitu da. Beraz, Mikel eta Carola, hemen doakizue gure eskertzaren ikurra den VI. Errekaurti Saria.
Zorionak eta euskaraz bizi gaitezan!!!!
Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen