2016a bukatzen ari da eta geure urtea irudietan laburbilduko dizugu:
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 3. kanporaketa: Deustua (Elorri Bertso-Eskola), Santutxu, Zornotza eta Algorta lehiatu ziren Mullerenean. Aritz Landeta algortarrak finalerako txartela lortu zuen. Argazkian parte-hartzaileak, gai-jartzailea eta epaileak
Ahopeko kontzertuak: Kontzertu baterako sarrera erosi baina nork non joko duen jakin barik, bezperan aretoaren helbidea eman eta kontzertu hasieran nork joko duen deskubritu. Hauxe da Ahopeko kontzertuaken filosofia, Mullerenean kontzertu bat antolatu zutenak. Argazkian Nire taldea (Ibai Armentiak egina):
Bidaiarien Txokoa: Klasiko bat da Bidaiarien Txokoa. Aurten, Amaia Aiartzaguenak, Nerea Zuloagak, Martin Garmendiak, Jon Karla Larrañagak eta Miren Luzuriagak munduan zehar beste buelta bat eman digute euskaraz. Argazkian, Amaia Aiartzaguenak Puerto Ricoko bizipenak kontatzen ditu:
Errekaurti Saria: Berbaizuk euskara sustatzen duten saltokiei Errekaurti saria ematen die eta 2016an Erribera tabernari eman genion. Argazkian Jon, Erriberako tabernaria:
Euskal Herria Zuzenean: Uztailean Lekorneko landak musikaz betetzen dira eta aspaldiko partez Berbaizukide koadrila bat Lapurdira hurreratu ginen. Argazkian, Berbaizukideak EHZan itzel pasatzen!