Urtarrilaren 30ean mozorrotu eta txotx egin gurekin!

Deustuko Inauteriak ate-joka ditugu. Gaur zortzi hasiko dira eta larunbatean sagardotegia antolatuko dugu Mullerenean 20:00etatik aurrera. Gainera, Berbaizun inauterietako mozorroaren gaia aukeratu dugu: transez jantzita joango gara. Batetik, Lutxo Egiaren Transeuskaldunak kontzeptuan oinarrituko dugu. Kontua da euskaldunok beti transitoan ibiltzen garela, ez garela euskaldun osoak, erdaldunak diren moduan; hau da, ez dugula egun osoa euskara hutsez egiten eta abar (ezin dugulako batik bat). Hori islatzeko euskal janzkera beste edozerekin nahastuko dugu. Bestetik, gabonetako pertsonajeek bizi izan duten genero hibridazioa (errege/ erregin magoak) eta bikote sarrera xelebrea (Mari Domingi), genero hibridazioa ere landuko dugu. Hainbat mozorro bururatu zaizkigu: Olentzero-queer (Olentzero sua denez, eta Leitzan ere emakume denez eta izan denez, gizon eta emakume lez jantziko dugu), Mari domingo (Mari Domingi gizon bilakatu), Euskotorero (txapela eta traje distiratsua nahasiz), errege/erregina mago euskaldunduak, Tartaliñe (Tartalo emea) … Edozein iradokizun/ ideia eta ondo etorria da.

Arestian esan bezala, hilaren 30ean, larunbatean, Deustuko txotxa egingo dugu Mullerenean 20:00etan. Etorri mozorrotuta!!!!

Mullerenean TXOTX!

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude