Xabier Pajares borroka-arteetako irakaslearen eskutik, Autodefentsa Ikastaroa antolatuko dugu Mullerenean urriaren 15etik azaroaren 12ra. Bost ostegunez izango dute hitzordua izena emango dutenak. Klaseak 18:00etan hasiko dira eta 2 ordu iraungo dituzte. Arropa normalez jantzita joan badaiteke ere, arropa erosoa eramatzea gomendatzen dugu.
Berbaizuko bazkideak 25€tan du izena ematea eta gainontzekoek 30€ ordainduko dituzte.
Izena emateko 94 447 10 42 telefonora deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi.
Aurki, kartela diseinatu eta zabalduko dugu.