Txokoak

Gure elkartearen funtsa dira, bazkideek antolatzen dituztelako. Elkartea bizirik dagoen seinale dira.

Animatuko zara?

Irakurlearen txokoaEuskal literaturaz gozatzeko eta irakurzaletasuna bultzatzeko taldea da.
Saio bakoitzeko liburu bat aukeratu eta egilea gonbidatzen dugu solasean aritzeko.
Gure letren errepublika txikia Deustun!
KantagintzaEuskal kantagintza euskaraz gozatzen duen taldea da.
Astero entseatzen dute eta bertatik bertara kantu-kantari ibiltzen dira Euskal Herrian zehar!
BerbalagunaEuskaraz hitz egiteko batzen diren lagunak dira.
Bidelagun bat egoten da eta berriketa gidatu eta beste taldekideen zalantzak  argitzen ditu.
Mihiari emateko aukera paregabea!

Bururatzen zaizuena: Bazkideen antolatzen duten orok izan dezake elkartearen babesa.

Zer antolatzeko prest zaude?