Txantxiku Aisialdi Taldea Deustuko 8 eta 16 urte bitarteko ume zein gazteentzako aisialdi taldea da, euskara bultzatzean oinarritua eta urtean zehar hainbat ekintza ezberdin antolatzen dituena: asteburupasak aterpetxeetan, mendi irteerak, Deustuko jaietako paellada, Inauterietako desfilerako mozorroa, birziklapen tailerrak, Aste Santuko irteera, udalekuak….besteak beste.
Ikasturte honetako aurkezpen jaia Urriaren 4ean antolatuko dute 17:30-19:00ak bitartean Deustuko Parkean ( Botika Zaharrean) .
Horren ondoren, hurrengo asteko asteartean, URRIAREn 7an, gurasoei zuzendutako bilera informatiboa izango da Bidarte Udaltegian arratsaldeko 19:30etan.
IKU, IKU, IKU…..