Txantxikukideak gogotsu geunden ikasturte berriari hasiera emateko eta aurreko larunbatean 40 lagun inguru bildu ginen Botikazahar parkean. Gehienak ezagunak baginen ere, Txantxiku ezagutzeko irrikitan zeuden hainbat gaztetxo berri izan genituen gure artean. Elkar ezagutu, jolastu, nekatu, barre egin eta abestu ostean merendola gozoa jan eta bapo bapo bukatu genuen! Orain hurrengo txantxiabentura noiz iritsiko zain gaude!!
Gogoratu, urriaren 4an (asteartea) 19:30tan guraso bilera informatiboa egongo da Bidarte Udal Liburutegian, matrikulazioari buruzko informazioa eman eta dituzuen zalantza guztiak argitzeko! Ez galdu aukera eta zatoz gurekin mundua euskalduntzera!