Txantxikuak Pagasarrira igo ginen igandean

Txantxiekintzen erritmoa gal ez dadin, igandean Pagasarrira joan ginen LH 3, LH 4. eta LH 5. mailako txantxikuak nahiz eta eguraldia lagun ez izan. Goiz goizetik ekin genion ibilaldiari, 10etan Deustuko Done Petri plazan busa hartu eta Bilboko San Adrian auzoan utzi gintuen. Bertatik Pagasarrira oinez joan ginen, eta benetan topera mendia igotzen hasi behar ginenerako bageunden nekatuta… baina hala ere, tontorrera igotzea lortu genuen.

Txantxikuak Pagasarrin

Behin goian, gure bokata goxo-goxoak bazkaldu eta pare bat jolas egin genituen. Galizia eta Euskal Herriaren arteko guda ere izan genuen, Asturiasen hain zuzen ere! (kar-kar). 3ak aldera jaisten hasi ginen, Deustura itzultzeko asmoz, zailtasunak zailtasun, hala izan zen. Etxera guztiz bustita baina bizirik heldu ginen txantxikideok.
Eskerrak!

Hurrengora arte !!!

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude