Txantxikuak ikasturte berrirako prest

txantxiku, mendexan

Mendexan bildu ziren Txantxiku aisialdi taldeko begiraleak 2013-2014 ikasturteko planifikazioa egiteko. Indarberrituta datoz, gogotsu, lanerako prest. Aurten LH 4ko umeak izango dira txikienak eta larunbat honetan, urriaren 5an egingo dute aurkezpen jaia Euskaldunako parkean 17:30etatik-19:00etara.
Hurrengo asteko asteartean, Urriaren 8an, bilera izango dute 19:00etan Bidarte Udaltegian gurasoen zalantzak argitzeko asmotan eta Urriaren 17a izango da umeak apuntatzeko azken eguna, beraz, adi ibili!

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude