Joan den asteburuan ekintza berri batetaz gozatzeko aukera izan dugu txantxikutarrok. Badakizuen bezala ikasturte honetan inoiz baino kide gehiago gara, beraz bi egunetan banatu ginen ekintzak aurrera eramateko.
Larunbatean (Azaroak 29) txantxiku ertainak (LH6-DBH1-DBH2) batu ginen ikastolan. Euskararen eguna gertu dagoenez, egun ezinhobea izan zen euskaraz jolasteko!!! Mihiluze erraldoi bat prestatu genuen eta gogo handiz jolastu genuen denon artean: mimika, tabua, esamesak, … eta askoz gehiago!
Igandean aldiz txikienen txanda izan zen (LH3-LH4-LH5). Asmoa ikastolan elkartu ostean Deustu osotik euskara egunaren inguruko jolasak egitea bazen ere, eguraldia ez genuen lagun izan, eta ikastolan geratu behar izan ginen. Baina ez pentsa bertan geratu izanagatik aspertu egin ginenik, izenen guda, bomba, zapitxoaren jolasa, zelai errrea… konturatzerako arrtsaldeko 19:00 ak ziren eta etxera bueltatzeko garaia zen jadanik.
Beste behin, elkarrekin eta euskaraz, primeran pasatu dugu!