Txantxiku

Txantxiku Aisialdi Taldeak aspalditik erakutsi du Deustualdeko ume eta gazteen aisialdia euskaraz gozatzea posiblea dela:

  • asteburu-pasak
  • mendira irteerak
  • jolasak
  • tailerrak
  • UDALEKUAK

Denetarik egiten dugu!!!!

Gure jarduera propioez gain, Deustun antolatzen diren hainbat jardueretan parte hartzen dugu, garrantzitsu ikusten baitugu etorkizunera begira bertoko identitatea bizirik mantentzea eta antolatzen diren ekintzetan parte hartzea.

Ezagutu nahi gaituzu?