Txantxien Antzasti Euskal Museora bisita

Oraingoan Bizkaia barnealdera egin dugu txangoa, Dimara, Artaun auzora zehazki. Antzasti Euskal Museoa bisitatu genuen. Elena eta Cristina Amezaga ahizpek sortutako proiektuak irribarrea atera zigun egun osoan zehar. Museoa ikusteaz gain, besteak beste, uhazak landatzeko, slack-linean oreka mantentzeko, boloetan jolasteko edota xaboi ponpa erraldoiak egiteko aukera izan genuen.

Txantxien Antzasti Euskal Museora bisita

Dena primeran irten zen goizean 09:30ean geratu ginenetik. Bidaia lasaia izan genuen, Alaitz eta Maiderren diskoa entzun bitartean. Museora heltzerakoan, Elena eta Cristina zain genituen eta, hamaikakoa jan eta gero, taldeetan hasi ginen museoa ikusten. Batzuk bisitan geunden bitartean, besteak jolasean ibili ginen, guztiok dena egiteko aukera izateko.

Hiria eta baserria bat eginez, bertan sentitu genuen industrializazioaren ondorioz herriek jasan zuten aldaketa eta ikasi genuen, batetik, baserriak nolakoak ziren eta zer bizimodu zeukaten eta, bestetik, industralizaziora nola egokitu ziren. Azken taldeak museoko bisita bukatu zuenean, etxetik ekarritako bazkari goxoa jan eta atsedena hartu genuen baserriko landan. Etxera itzuli aurretik, pasieran ibili ginen inguruetan. Antzastiko ahizpak agurtu eta Artaunetik behera joan ginen alboko auzora iritsi arte, Obara. Bertan autobusa genuekan zain Deustura itzultzeko, baina, eguna bukatu aurretik, kronika honi bukaera emango zion argazkia atera genuen!

Txantxien Antzasti Euskal Museora bisita

GORA TXANTXIKU!

Oh: Argazki guztiak ikusi nahi baduzu, sakatu hemen

Share

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *