Txantxiak Lesakan

Lesakan igaro genituen txantxikuak udaberriko azken opor-egunak. Labur egin arren, guztira lau egun eman ditugu bertan.

Astearte goizean Deustutik atera, eta Bortzirietara abiatu ginen herri berri bat ezagutzeko gogo handiz, eta ostiral eguerdian, berriz, gure Deustu maitatura bueltatu ginen.

Txantxikuak Lesakan!

Elkarrekin igaro ditugun egun hauetan, beti bezala, denetarik egin dugu. Gure etxe alboan zegoen ikastola handi bateko patioan hainbat jolas egin genituen astearte zein ostegunean eta herriko umeekin batera jolasteko aukera ere izan genuen tarte txiki batean!

Asteazkenean Lesaka alboan dagoen Bera herria bisitatzera joan ginen. Bertako frontoia eta eskola bisitatu ondoren, herriaren inguruko beste hainbat gauza ezagutzeko jolas bat egin genuen Bera osoan zehar, “herria ezagutu” deitzen dioguna. 

Txantxikuak Lesakan!

Ez genuen Lesaka agurtu nahi izan zerbait berezia egin gabe, beraz, ostegun goizean Txantxikuko txikienekin papera egiten ibili ostean, eta nagusiekin komunikazioaren inguruan hausnartu ostean, gauean KORRIKA egin genuen Lesakatik zehar! Denok elkarrekin, gure musika zein oihuekin, eta lekukoa partekatzen genuen bitartean euskaraz busti genituen herriko kale guztiak. Oso ondo pasatu genuen!

Ostiral goizean dena jasota utzi eta Deustura buelta egin genuen autobusean, hurrengo ekintza zein udalekuak noiz heltzeko zain!

Oh: argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude