Lip dubeko bertso aparta: "gehiago balio du milak egiten duen apur banak, batek egiten duen mila baino"

“Aupa ikusle eta entzule / gu guztiak gara Txantxi / Deustualdeko aisi taldea / modukoak dauz gutxi.

Erabaki bat hartua dugu / erdera alde batera utzi / euskara sustatzeko borrokan / talde honek ez du etsi.

Hizkuntza hau

ez dela beharrezko / esaten duen horrek ixi / segura dana zainduko dugu / atzo, gaur, bihar ta etzi.

Amaitzeko ozen esanez / ez da ametsa, nahia baizik / Txantxikun eta Deustualdean / nahi dugu euskaraz bizi”.

Gehiago balio du milak egiten duten apur banak, batek egiten duen mila baino (X. Amuriza)

Share