Urteko lehenengo Irakurlearen txokoa aste hontan izango dugu. Patxi Zubizarretak bisitatuko gaitu bere liburua Hiru Gutun Iruñetik mintzagai izango dugula.
23
ORDUA: 20:00ETAN
TOKIA: BIDARTE AUZO ETXEA
Urteko lehenengo Irakurlearen txokoa aste hontan izango dugu. Patxi Zubizarretak bisitatuko gaitu bere liburua Hiru Gutun Iruñetik mintzagai izango dugula.
23
ORDUA: 20:00ETAN
TOKIA: BIDARTE AUZO ETXEA
Azken Irakurlearen Txokoan Harkaitz Canorekin gozatu ahal izan genuen beste gozatzea espero dugu urtarrilaren 23an Patxi Zubizarretarekin. Solasaldi biziak sortu ziren Twist eleberri sarituaren idazlearekin, eta guztiok
geratu ginen gehiagorako gogoz. Hemen sakatuta argazki gehiago:
Patxi Zubizarreta Gerra eta Oroimenaren zauriak lantzen dituen liburuarekin etorriko zaigu. Beraz neguko hotzetan irakurtzeko gogoz dabilenak idazlearekin irakurritakoa konpartitu nahi izan ezkero, hementxe aukera. Hemen Berrian argitaratutako aurrerapen bat.
Gogoratu ere Irakurlearen Txokoan proposamenak egin zein parte hartu nahi duenak ateak parez pare irekita dituela. Elkartera hurbildu zein topaketa baten ondoren Irakurlearen Txokoan antolatzen dabiltzanengana hurbildu baino ez dago.