Gaur 19’00etan Eneko Bidegain Mullerenean

Eguna heldu da. Gaur 19’00etan Eneko Bidegainek Iparralde Zikloa zabalduko du. Kazetari lapurtarrak Gerla Handia Iparraldean berbaldia eskainiko du Mullerenean.  I. Munduko Gerrak aztarna handia utzi zuen Ipar Euskal Herrian: 6000 euskaldun trintxeretan hil ziren eta frantses izatearen sentimendua orduan errotu zen.

Gogoratu, Ipargaldetegia martxan dugula eta parte-hartzaileen artean Aldudeko Menta ostatuan asteburu bat zozkatuko dugula. Txanza on!

Iparralde Zikloa

Share

Ipargaldetegian parte hartu eta Alduden asteburu bat irabazi!

 Iparralde Zikloari lotuta, Ipargaldetegia abiatuko dugu Berbaizun eta irabazleak Esnazu-Aldudeko Menta ostatuan asteburu bat opari jasoko du. Hamahiru galdera erantzun behar dira abenduaren 2a baino lehen eta parte-hartzaileen artean zozketa egingo dugu. Gai askotariko galderak izango dira, Iparraldearen ikuspegi osoa eskaintzen dutenak, eta Ipar Euskal Herriak dituen berezitasunak eta bitxikeriak kontuan hartu ditugu galdetegia egitean. Labur esanda, galdetegi kuriosoa osatu dugu zuen gozamenerako.

Erantzuten hasteko irrikaz bazaude, sakatu hemen eta hasi! Abenduaren 3an zozketa egingo dugu ZAWPen eta 5ean erantzunak blogean igoko ditugu.

Ipargaldetegia

Share