Prest!-en weborritik jauzi egin eta heldu gara Jai Batzordeko facebookera.. eta Inauterietako argazki galeria mundiala topatu dugu bertan.. tartean gure Maribeltz desfilean Txantxikurekin
kaleak alaituz!!!

Badatoz Deustuko Inauteriak!!! Gaur hasi eta igandea bitartean Deustuko Jai Batzordeak programa itzela antolatu du. Aurten, gainera, biharko eguraldi euritsuari aurre egiteko, karpa izango da frontoian, bertan epelean bazkaldu ahal izango dugu…..Atxikitutako programaz gain, bihar, Mullerrenean, arratsaldeko 20:00 etan berbaizukide batzuk
prestatutako “Kasu Maribeltz!” antzerkia ikusi ahal izango dugu. Maribeltz bera ere Deustutik paseatuko da bai larunbatean, bai igandeko desfilean…..
Beraz, presta itzazue zuen mozorroak; galtzagorriak, basajaunak, lamiak, tartaloak, maridomingiak, sorginak….eta jetsi frontoialdera.
Bertan egongo gara! Gora Deustuko Inauteriak!