Bazen behin mundu karratu bat non izaki guztiak karratu bat ziren. Baina egun batean karratu bat diagonalki moztu zuten lapurtzeagatik eta horrela sortu zen lehenengo hirukia. Hau beste karratu batekin ezkondu zen eta hiruki bat izan zuten Ekilatero deitua. Denbora pasa ahala gurasoek semeari esan zioten zergatik zen bere aita triangelua eta horren ostean Ekilatero hasi zen beste karratuak gorrotatzen eta plan bat egiten egun batean inbasio bat egiteko. Ekilaterok bazekien bera eta bere aita bakarrik zirela triangeluak eta bere armada sortzeko asko ikasi behar izan zuen. Baina bi urte pasata bere armada zeukan, erasotzeko prestatuta zegoen eta inbasioari ekin zion. Bi aldeak oso gogor ari ziren, denak erditik mozten zituzten, baina karratu batek triangelu bat mozten zuenean bi hiruki bihurtzen zen. Baina Ekilaterok lehenbailehen amaitu nahi zuen eta lehergailu nuklear bat bota zuen eta karratu asko nahiz hiruki asko borobil bihurtu ziren, eta mundua ere. Gaur egun guztiak ondo bizitzen dira: karratuak, borobilak eta triangeluak, gainera gero eta politagoak sortzen ari dira.
Begira, pentagono bat!!!
Oier San Roman. San Inazio BHI. Mikroipuin Lehiaketako Ipuin Irabazlea.