Amaitu da aurtengo sukaldaritza ikastaroa. Lau saio izan dira, zein baino zein interesgarriago. Azken saio honetan, gure gastronomian hain garrantzitsuak diren pintxoen teknikak irakatsi dizkigu Gorkak. Baita sekreturen bat ere, baina hauek ez ditugu plazaratuko. Hauen berri izateko hurrengo sukaldaritza ikastaroan eman beharko duzue izena. Han ikusiko dugu elkar, on egin!