Berbaizun geure jarduerari bueltatxo bat ematea erabaki dugu eta hemendik aurrera elkarrizketa sortak ateratzea pentsatu dugu, deustuarrak geurera erakartzeko asmoz. Batzuetan mendia Mahomarengana joan beharrean, Mahoma mendira hurbiltzen da.
Helburu hau buruan dugula, geure buruari galdetu genion “nori elkarrizketa diezaiokegu, interesgarri gerta daitekeena?” eta Deusto futbol taldea hirugarren mailara igon dela aipatu eta “presidentea” esan zuen Berbaizukide batek. “Hala bedi” erabaki zuen Berbaizuko asanbladak. Elkarrizketa astelehenean egingo dugu. Deustuko presidenteari galderarik egin nahi badiozu, bota lasai eta zeure itauna helaraziko diogu.