Prest!

Deustualdeko PREST! herri aldizkaria 2001eko martxotik ari da euskaraz tokiko informazioa lantzen, herritik herrirako! Deustutik Deustura eta mundura berriak zabalduz EUSKARAZ! Herriko jaietan jaio ginen eta bertan ere adin nagusi bihurtu ginen, herriko jaietan jaio ginen eta orduan 20 urte bete beharko genituen COVID19 etorri izan ez balitz. 

Hauxe da gure ibilbidea, finean, 200tik gorako elkarrizketatu, 200tik gorako erreportaje, hainbat eta hainbat barku, artikulu, iritzi emaile, pintxo, gurera etorriak… Horixe dena orain arte, baina beste hainbeste falta zaigu oraindik (gutxienez!).

Hilero paperean ateratzen duguna etxean jaso nahi baduzu jarri gurekin harremanetan eta zure helbidea helarazi. Guri laguntzeko aukera ere badago: 25€ urtean (zure laguntzarik gabe akabo!).

Sarean ere irakurgai gaude Uriola plataformaren barruan: http://uriola.eus/prentsa/prest/

20 urte eta prest!

Bilboko Uriola

URIOLA Bilboko tokiko komunikabidea da, 2014an sortua, Bilboko egunerokotasuna euskaratik eta euskaraz jorratzen duena.

Uriola plataforma ere bada eta beste herri komunikabideak eskura dituzu: Elgera, Zorrotz Morrotz, Bilbo Hiria Irratia edota Prest!.

Era berean, nahi duenak komunitatean parte-har dezake, beraz, idaztea gustuko baduzu komunitatea profila ireki eta plazaratu zeure artikulua!

Guri lagundu nahi badiguzu, Uriola laguntzaile izateko aukera dago hemen.