PREST! + Berbaizu: Kultura Outleta eta Artelanen Subasta

Duragoko Azoka aurreratu eta Deustura ekarriko dugu aurten. Durangokoa baino astebete lehenago, azaroaren 28, 29 eta 30 arratsaldez, Müllerrenean kultura produktuak salgai jarriko ditugu oso prezio merkean. Hortik outlet izena.

Bai PREST! aldizkariak bai Berbaizu euskara elkarteak urteetan gorde eta pilatutako materialaren artean musika, liburu, urtekari, bilduma, gida, kamiseta eta beste hamaika bitxikeri eskuratu ahalko dira.

Ez

dugu salerosketa huts izatea nahi eta horregatik kultura ekitaldiz zipriztindua izango da azoka: bertsolariak, zuzeneko musika eta jan-edana ez da faltako. Kulturara Deustualdeko kulturatik hurbiltzeko

aukera izango da beraz.

Hiru eguneko ekimena artelanen enkanteak borobilduko du. Azaroaren 30eko iluntzean, ez Christie’s, ez Sotheby’s, Müllerreneako enkantea bezalakorik ez da izango. Deustualdeko artistek PREST!-i eta Berbaizuri eskuzabalki emandako piezak subastatuko ditugu, giro onean.

Azaroak 28 asteazkena

Kultura outletaren inagurazioa, bertsolariekin (Elorri bertso-eskola) eta jan-edanarekin, 18:00etatik 22:00etara, Müllerrenean.

Merke-merke: liburuak, diskoak, kamisetak eta bitxikeriak.

Azaroak 29 osteguna

Outletaren 2.eguna, (zuzeneko musika, Beñat) eta jan-edana, 18:00etatik 22:00etara, Müllerrenean.

Merke-merke: liburuak, diskoak, kamisetak eta cialis 20mg

bitxikeriak.

Azaroak 30 ostirala

Azken eguna, BERBAIZU´S SUBASTA, Deustualdeko artisten artelanen enkantea, Ane Zabalak zuzendua, eta jan-edana, 20:30etatik aurrera, Müllerrenean.

Subastatuko dira: akuarela, grabatua, erreprodukzioa, argazkia, patchworka…

Share