Paula Kasaresek bi berbaldi emango ditu ostegunean Deustualdean

Soziolinguista eta UPNAko irakasleak Euskara, entra un nuevo idioma en casa eta Zuek duzue giltza berbaldiak emango ditu apirilaren 14ean. Lehena gaztelainaz eskainiko du Arangoitiko LHIn 17’15ean eta bigarrena 19:00etan Bidarte Udaltegian. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Berbaldi hauek Bilboko Udalaren babesarekin garatzen ari garen Deustualdeko ikastetxeak arnasgune bihurtzeko bidean proiektuaren barruan dago, zeinak ikaslea euskara asko eta askotan erabiltzea helburu duen.

Euskara, hizkuntza berri bat etxean

Familia askotan euskara seme-alabei esker sartu da etxean eta guraso batzuek ez dakite zelan lagundu. Zalantza honi aurre egiteko hainbat aholku eta ideia ematen ditu Paula Kasaresek Euskara, entra un idioma en casa berbaldian. Kasaresen aburuz gurasoen inplikazioa berebizikoa da eta gurasoek motibatuta egon behar dute seme-alabak laguntzeko, izan ere, euskara hezkuntzan oinarrizko faktore bat baino gehiago da, hezkuntza arlotik haratago doana. Berbaldi hau Arangoitiko LHIko guraso elkarte eta Bilboko Udalarekin laguntzarekin antolatu dugu. Izena emateko araneko1@gmail.com helbidera idatzi edo 637 00 90 62 telefonora deitu (Pedro). Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Paula Kasares Arangoiti copia

Gurasoak, umeak euskalduntzeko giltza

Umeak txikitan barneratzen ditu hizkuntza-ohiturak eta lehengo urteak oso aberatsak dira hizkuntza aberastasunera begira ere bai. Paula Kasaresek bi faktoreak hartzen ditu Zuek duzue giltza berbaldiaren abiaburutzat eta ideiak eta aholkuak ematen dizkie guraso euskaldunei umeei euskara aberatsa eskaini eta eleaniztasunarekiko jarrera ona sustatze aldera. Era berean, familia mistoetan eta erdaldunak daudenean nola jokatu eta euskañolarekin zer egin aholkatuko du Kasaresek. Berbaldi hau Deustuko Hezkuntza sarera eta Deustuko Ikastolako guraso elkartea eta Udalaren laguntzari esker antolatu dugu. Izena emateko berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi edo 94 447 10 42 telefonora deitu. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Apirilaren 14ean Paula Kasares Bidarten

Deustualdeko Ikastetxeak arnasgune bihurtzeko bidean

Berbaizu Euskara Elkartea proiektu hau Deustualdean garatzen ari da, zeinak ikasleak euskaraz asko eta askotan egitea eta eleaniztasunarekiko jarrera abegikorra izatea helburu duen. Horretarako, hainbat tailer, ikastaro eta berbaldi eskaintzen ditu Berbaizuk eta horren bidez ikaslearen hizkuntza-ohiturengan eragin nahi du irakasleak, gurasoak, monitoreak eta ikaslea bera inplikatuz, beraz proiektua eskola arloa zein eskolaz kanpoko arloa jorratzen ditu. Bilboko Udalak proiektu hau babesten du. Informazio gehiago nahi izatekotan 94 447 10 42 (Jon) telefonora deitu edota berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude