KULTURA KANALA, ozen proiektua

IKASTETXE INGURUETAKO PAISAIA LINGUISTIKOAK ALDATZEKO ETA GAZTE SORTZAILE EUSKALDUNENTZAKO AUKERA BERRIAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUA DA.

Deskribapen laburra: Proiektu hau Deustualdeko,Botikazar eta Ibarrekolandako, institutuetako euskara batzordeko kideek gauzatzeko proiektua da, batetik ikastetxe inguruan euskara bermatzea eta bestetik euskarazko kulturgileak sortzea helburu duena. Ikastetxeen inguruko komertzio, saltoki, tabernetan… gaur egun dagoen erdarazko paisaia linguistikoa aldatzeko erronka dauka helburu, gazteek kartelak euskararatzeko aukera eskainiko diete komertzioei.

Horrela, ikastetxeetan hasitako bideari eustea eta euskaraz bizitzeko uneak eta guneak sortzea litzateke. Bestetik, institutuetako batean batxilergo artistikoa dagoela aprobetxatuz Berbaizuren web orrialdean kanal bat zabalduko dugu, euskal sortzaile berriei lehen plazak eskaintzeko. Kulturari bideratutako ideia hau, Ibarrekolandako Institutuaren laguntzaz egiten da, euren oholtza eta gazte zein irakasleen parte hartzearekin. Kanal honetan sortzaile berriak, herriko kulturgileak eta Berbaizuren proposamenak batuko genituzke Deustualdeko kultur kanal bat sortuz. Ideia hau gazte sortzaileek pandemia garaian eduki duten aukera murrizketagatik dator, baita, Euskara Elkarte bezala euskararen normalizazioan kultura beharrezko bidelaguna dugulako.

Proiektuaren begi bistako helburuez gain, gure batzordeetan ditugun gazteek garatu ditzaketen zeharkako helburuak hauek dira:

  • Gazteen sormena garatzea.
  • Elkarlana, auzolana, epe ertain/luzerako proiektuekiko atxikimendua, parekidetasuna eta beste hainbat balore lantzea.
  • Inguru hurbila –norberarengandik hasita– aldatzeko gaitasunaz jabetzea.

ANTZEZLANAK:

IBARREKOLANDAKO INSTITUTUA

Antzerkia: ETA PANPINAK EZ BAGINA?

Antzokia: Ibarrekolandako institutua

Urtea: 2021

Adina: 2. batxilergoa

Share