Ostiralean 18:30ean Gemma Sanginések eta Pello Jauregik berbaldia emango dute Euskaltzaindian. Nola jokatu Ahobizi izanda? eta Zergatik bete behar dugu Bilbo Belarriprestez? hitzaldiak emango dituzte Bilboko Euskaraldiak antolatuta. Sarrera doan izango da lekuak bete arte!
Sanginés San Inazion jaio zen eta psikologoa da heziketaz. Ferran Suay bere senarrarekin TELP tailerrak garatu zituen, non asertiboak izateko eta euskaraz eroso sentitzeko teknikak eta baliabideak eskaintzen dituen. Horrekin lotuta egongo da ostiralean emango duen Nola jokatu Ahobizi izanda? berbaldia. Haatik, Pello Jauregi pasaitarra EHUko irakaslea da eta Zergatik bete behar dugu Bilbo Belarriprestez? galderari erantzungo dio. Pasaitarrak Eusle metodologia garatu du, zeinean oinarritu diren Ahobizi eta Belarriprest figurak.
Sarrera doan izango da lekuak bete arte!