Atzo oheratu nintzenean neu nintzen, neure gorputza neurea zen, betikoa, baina gaur, esnatzean, konturatu naiz ez naizela ni. Nire gorputza, nire sentimenduak ez dira nireak, beste norbaitenak direla esango nuke, baina ez nago seguru. Ez nago seguru neu naizen ala ez, agian beti izan naiz horrelakoa. Egiaztatuko dut, neure buruari galdetuko diot neuk bakarrik dakidan galdera bat, baina ikusten dut horrek ez daukala zentzurik. Nola ez diot ondo erantzungo nik bakarrik dakidan galdera bati? Beste bide bat bilatu behar dut neu naizen ala ez jakiteko. Agian ispilu bat lortuko banu, ikusiko nuke. Beraz, bila hasten naiz, baina ez dut bilatzen aurkitzen dudana. Agian ohetik altxatzea lortuko banu zerbait ikusiko nuke. Izan ere, altxatzean ikusten dudan gauza bakarra izugarrizko altueran nagoela da. Ondoren mugitzea pentsatu dut, baina lortzen dudan gauza bakarra nire azpian dagoen dorrea mugitzea da. Ez dakit nola, baina oin bat mugitzen dudanean dorrea aurrera mugitzen denez, korrika hasten naiz. Baina bat-batean zerbaitek behaztopatzen nau eta dorrea jausten da. Zorionez, neu izanda esnatu naiz: neure hankak, ilea, belarriak, buztana…
Markel Sevilla
Ibarrekolanda BHI