Munduari begira: Ekialde hurbila gertutik u-29an Mullerenean

Urriaren 29an 20:00etan, Urtzi Urrutikoetxea kazetariak Ekialde hurbilera hurreratuko gaitu Munduari begira zikloaren barruan. Urrutikoetxeak nazioarteko gaiei buruz idazten du eta Kurdistango gatazkan aditua da. Berbaldi honetan, zonalde zabalago bati buruz hitz egingo digu: ekialde hurbila. Albistegietan egunero berbagai den zonaldea dugu hau, are gehiago iheslarien irteerak Europako atea jo duenetik, baina guztiz ezezaguna zaiguna. Izan ere, zein gatazka bizi ditu egun ekialde hurbilak? Zeintzuk dira exodo honen jatorriak?

Ekialde Hurbila gertutik Mullerenean

Munduari begira, ziklo berri bat

Munduari begira izena du gaur zortzi abiatuko dugun ziklo berriak. Epe luzaroko proiektua dugu hau, non euskararen talaiatik mundura salto egingo baitugu. Bada, munduan barrena gertatzen diren gatazkak ekarriko ditugu Mullereneara, munduari euskaraz ere begiratu behar diogulako. Inguruan gertatzen denari euskaraz begiratzea izaten baita, funtsean, hizkuntza bera normalizatzea eta Berbaizun alde orotara euskaraz begiratzea helburu dugu.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude