Mintza egun arrakastatsua ospatu zuten berbalagunek Izarran

Dakizuen bezala, Maiatzaren 31n, Mintza eguna ospatu zuten Euskal Herriko berbalagunek Izarran (Urkabustaiz). Jarraian mintzalagunen webgunean idatzitako kronika ezinhobea duzue irakurgai, eguneko argazki eta bideoekin batera, datorren urtean Mintza Eguneran parte hartzeko gogoa piztuko dizuetenak!

Goizean hasita, egun osoko egitaraua izan zuten, eta eguraldi nahasia ez zen traba izan ondo pasatu, lagunekin elkartu eta mingainak zein gorputzak astintzeko! Goizeko 11:00etan heldu ziren lehen mintzalagunak Izarrara. Herriko frontoian zain zituzten joaldunak, txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak, harrera egiteko.

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Gainera, eskualdeko mintzalagun batzuek antzerki labur bat egin zuten, euskaldun izateari buruzko umorezko hausnarketa eginez.

Antzerkia (1.zatia): https://www.youtube.com/watch?v=WNrit7eAvBE&feature=youtu.be

Antzerkia (2.zatia): https://www.youtube.com/watch?v=NKuFx-kkL5o&feature=youtu.be

Ostean, nola ez, sabelak berotzeko hamaiketakoa izan zen. Eta mokadutxoa eginda, bi aukera izan zituzten mintzalagunek: askok mendi ibilaldia egin zuten herriko mendi taldeko kideekin, eta beste batzuek jolas mintzodromoa egin zuten frontoian. Izarra ezagutzeko altxorraren bila jolasa prestatu zieten herriko mintzalagunek!

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Geroago, mintzalagun guztiak elkartu eta bertso-poteo-kalejira izan zuten Izarran zehar, hortik frontoira bueltatu eta bazkari jendetsua egin zutelarik.

Mintza Eguna 2014 - Izarra
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Bazkalostean, Mintza Egunean ohitura bihurtu den sari banaketa izan zen. Mintzalagun egitasmoetan ahalegin berezia edo aipagarria egiten duten lagunek jasotzen dute saria Mintza Egunean, eta aurtengoan bi lagun taldek jaso dute: Gasteizko gaztelagun taldeak, eta Zuiako mintzalagunek. Arabako produktuz osatutako saski bana jaso zuten, on egin!

Eguneko argazkiak hemen ikus ditzakezue: https://www.flickr.com/photos/topagunea/sets/72157644115866450/

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude