Joan den ostegunean, Indiako Markhara eroan gintuen Jon Karla Larrañagak. Indiara egiteko bidaian bertoko arana ezagutu zuen 5 eguneko trekkinean. Bertan oso paisai ezberdinak ikusi zituen Deustuarrak: berde-berdeak, elurra, harrizkoak… Hainbat tenplu budista ere ikusi zituen, non abade izateko irakasle bana bizi baitziren. Kolore biziko tenpluak ziren eta kontraste egiten zuten mendian.
Hurrengo egunean, Miren Luzuriagak Argentina osora eroan gintuen. Lau zatitan antolatu zuen aurkezpena: bere bidaiak (Iguazú, Perito Moreno, Buenos Aires…), La Plata (bizi zen lekua, zeina diagonaletan antolatuta dagoen), Euskal Diaspora (Miren dantzari ibili zen La Platako Euskal Etxean eta Argentina osoko diaspora ezagutzeko aukera izan zuen, baita euskaradun ugari ere) eta TECHO proiektua. Horretaz gain, beste kontun batzuk ere aipatu zituen: Materekiko obsesioa, Maradonaren jainkotasuna edota txakurrak, izan ere, edonon txakurrak egoten ziren.
Berbaldi hauekin aurtengo Bidaia Kontaketa Zikloa bukatu genuen. 2016an Kolonbia, Puerto Rico, India, Vietnam eta Argentina ezagutzeko parada izan dugu. Ikusteke dago oraindik 2017an nora joango garen.
Argazki guztiak: