Maiatzaren 14an Gure hizkuntza gure oholtza jardunaldia antolatu dute Euskal Museoan (Miguel de Unamuno plaza, 4). Bertan antzerkia eta euskara izango dute berbagai. 11:30ean Xabi Payak antzerki testuak euskara zelan ekarri azalduko du eta 12:45ean Patxo Telleriak idazteari buruz egingo du berba.
Bazkariaren ostean Zer nori-nork nola da euskal antzerkia? mahai-ingurua antolatuko dute 16:30ean eta Eneritz Artetxek, Mikel Martínezek, Agurtzane Intxaurragak eta Gaizka Sarasolak berba egingo dute Ane Zabalak moderaturik. Bukatzeko, Iban Urizar Amorantek kontzertua emango du 19:00etan.
Izena emateko ghgo@gmail.com helbidera idatzi. Bazkarira joan nahi baduzu 15€ dira eta maiatzaren 6a baino lehen abisatu (leku mugatuak daude).