60. hamarkadan Lorenza Mazzetti depresioak jota bizi zen Londresen, Italia utzi eta gero. Psikiatrak bere bizia kontatzeko eskatu zion, depresioa gainditzen lagun ziezaiokelakoan. Mazzettik idazteari ekin zion eta ezarian-ezarian Zerua Gainbehera Dator liburua osatu zuen, bere umezaroa eta nazien inbasioaren gorabeherak ume baten begietatik kontatzen duena. Xabier Olarrak eta Fernando Reyk italieratik euskarara ekarri dute eta Xabier Olarra izango da itzulpenaren gainean gurekin solastuko dena maiatzaren 27an 20:00etan Bidarteko udaltegian.