Zer da Euskaraldia? Ariketa soziala da, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duzuen guztiei zuzendua.
Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan egingo da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Euskaraldiak, hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzea eta praktika berriak bultzatzea du helburu.
Hamaika egunetan, 16 urtetik gorako herritarrei Ahobizi eta Belarriprest modura jarduteko gonbitea egingo zaie, beren egunerokoan euskarazko praktikak izan ditzaten euskara ulertzeko gai diren herritar guztiekin.
Helburu horiekin, Bilbon ere lanean hasi ginen urtarrilean:
Badator Euskaraldia Bilbora, eta hori adieraziko dugu agerraldi honen bidez. Euskaraldiaren baitan, Bilbo osoko norbanako eta erakundeak elkarlanean ari gara. Nor bere esparrutik, helburu berarekin: ariketa sozial hau modu eraginkorrean garatzeko baldintzak sortzea. Dagoeneko, batzordeak eratu dira Bilboko 12 auzoetan, hezkuntzako eragileek eta euskaltegiek bat egin dute, eta lan munduko beste hainbeste erakundek ere babesa adierazi dute. Sektorekako lan honek Bilboko biztanleriaren irudi erreal bat osatzen lagundu digu, eta lan horretan, guztion ekarpenak aberasgarriak dira. Esan bezala, Euskaraldia bizitzeko modu asko egongo dira. Bilbotar bakoitzak sentimendu eta esperientzia propioak izango ditugu bide honetan zehar. Hala ere, jada lanean gaudenok, gure ilusioa eta lanerako gogoa besteongan zabaltzeko gaitasuna daukagu. Ilusio hori erakustera gonbidatu nahi zaitugu. Horregatik… Euskaraldiari atxikimendua adierazteko, babes sozial guzti hori batu eta irudikatuko dugu.
BILBOKO AURKEZPEN-AGERRALDI HERRITARRA
Bilbon11egun@gmail.com
|
Facebook: Euskaraldia Bilbo
|
Twitter: EuskaraldiaBilbo
|