Zorionez nire eguneroko jardunean euskaraz bizi naiz eta ia euskaraz nire bizitzako beste arlo batzuetan. Ahobizi izateko hautua egin nuenean, nire bizitzako beste arlo ia- euskaldunak euskarara hurbiltzeko eta animatzeko egin nuen. Nahiz eta hasiera batean apur bat arraroa izan, neuk euskaraz eta haiek erderaz erantzutea, esan behar dut nire inguruan ibili diren Belarriprest guztien jarrera goraipatzekoa izan dela, ilusioz eta euskara gosez sumatu ditut. Argi dagoena zera da: gure artean sortu berri diren zubi berri hauek elikatu eta zaindu behar ditugu. Hamaika egunak baino garrantzitsuagoa iruditzen zait hamabigarrena.
Beraz, jarrai dezagun sorturiko zubi berri hauek 365 egunetan zaintzen eta elikatzen.