Urrun dago 2017ko irail hura. Euskaraldia hasteko asko falta zen orduan. 11 EGUN EUSKARAZ antolatzeko bildu ginen, mirari txiki hura. Ordutik gauza asko aldatu dira: lantalde trinkoa eta laguntzaile sarea osatu dugu, txapak egiten maixuak gara, hotza eta euria sufritu ditugu, argazki-erraldoi planerrak titulua atera dugu, datuak pikatzen eta kañak jartzen aditu bihurtu gara, Deustualdeko dendari guztiak ezagutu ditugu, hamaika hitzaldi eta formazio eman ditugu edota GMAILek inkestak boikoteatu zizkigun. Hau dena urtebetean.
Oharkabean, Euskaraldia heldu da eta, azken txanpan gauden arren, goza dezagun! Merezi dugu-eta!
Euskaraldia on guztioi!