Lekukotzak (Espe Saiz Agirre)

Azaroaren 23an Euskaraldia hasi da.!

Gaur nahiko makal jaiki naiz ,atzoko Kantagintza Taldeko lana eta argazki erraldoian parte hartu eta gero.

Beraz, erabaki dut  goizean mandatu batzuk egitea, eta  egoera kuxkuxeatzeko,  auzotik buelta bat ematea. eta gero etxean goxo-goxo gelditu, atseden hartzeko asmoz.

Bi sorpresa atsegin hatu ditut, espero ez nituenak, nire auzoan, Abandon, Euskaraldia dela eta, ez delako mugimendu berezirik nabaritu,.

Okindegian bai arduraduna,bai berarekin ziharduten bi langileek ahobiziaren txapa jarrita zuten. Gaur arte ez dut jakin langile horiek euskaldunak zirela

Gero, txakurra  albaiterarenera eraman behar izan dut. Hantxe lan egiten duten bi albaitari neska gaztek txapa bana jarrita zuten. Batak Ahobiziarena eta besteak Belarriprestarena. Barre egin dugu guztiak txapadunak ginela ikustean eta , bide batez, nik bi leku berri gehiago topatu ditut euskaraz lasai aritu ahal izateko

Argazki erraldoia

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude