Lekukotza (Jaione Ayestaran)

Formal, bigarren egunez, txapa atzoko jakatik kendu eta gaurkoan jarri dut. Gora, behera, ezker eta eskuin, txapa gehien ikusiko zen leku estrategiko hori topatu arte. Baina antza, ez dut gehiegi asmatu. Edo beharbada, txapa jartze hutsak ez dakar inplizituki txip aldaketa bat. Ez behintzat Baionako kazetari batzuen artean.

“Larunbat goiza. Migranteen eskubideen aldeko plataformen protesta”.

Hori zioen nire agendak eta hara joan naiz. Heldu bezain pronto hurbildu zait prentsa arduraduna, Ahobizi txapa soinean zuela. Antza, berak bai asmatu duela lekuarekin, nik lehenengo begi kolpean aurkitu baitut. Berak ordea, ez omen du nirea ikusi.

“Bonjour” esan eta frantsesez jarraitu du. “Egunon” esan diot nik, baina ezin diskurtsoa eten. Eta frantsesez jarraitu du nik moztu eta “barkatu, ez al duzu nire txapa ikusi?” esan diodan arte.

Gorrituta, euskaraz hasi dugu berriro elkarrizketa. Hasieratik.

Oraindik ez dakit nire txapa ez ote duen ikusi ala berea soinean zuenik ere ahaztu duen. Tira, Ametsi kasu egin eta 12. egunera arte itxarongo dut.

Jaione Ayestaran

Share

One thought on “Lekukotza (Jaione Ayestaran)

  1. Nik sentsazio berdina izaten ari naiz tamalez, dena den, eta agian neure burua engañatzen ari naiz, egunak pasa ahala jendeak nahiz eta apur bat izan, ohiturak aldatuko dituela eta progresiboki euskara gehiago erabiliko duela sinistu nahi dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude