Leihora begira nago (Nerea Sanz- Ibarrekolanda BHI)

*Batxirlegoko ipuin garailea

Leihora begira nago nire eserlekuan eserita. Leihotik zeru urdin-urdina ikusten dut eta badaude txori batzuk hegaka. Badator neskatila bat eskaileretatik gora nigana, eskuan baso bete ur niri eskaintzen. Pozoinduta ba al dagoen galdetzen diot nire buruari. Galdera asko egiten dizkit, ia nola nagoen, zer egin dudan egunean zehar, nor etorri den gaur… Ez dut ondo ulertzen neska honek nigandik zer nahi duen. Berak hitz egiten jarraitzen du, baina ez diot kasu handirik egiten, momentu batean besarkatu eta ‘Agur Amama’ esaten didan arte.

Nerea Sanz
Ibarrekolanda BHI

Nerea Sanz

Share

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *