Jai Batzordea (konpartsa): Deustuko Jai Batzordean parte hartzen du Berbaizuk, eta horretarako konpartsa daukagu zeinak txosna jartzen duen. Olentzero, Inauteriak, Korrikaren kilometroan, Deustuko San Jose Jaiak eta San Juan sua antolatzen ere parte hartzen dugu besteak beste eta 2017an pregoia esateko ohorea izan genuen.
2017an Deustuko jaietako pregoia esateko ohorea euki genuen Done Petri plazan.
Txantxiku: Txantxiku Aisialdi Taldeak haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzea du helburu, eta horretarako asteburuetako dinamikaz gain, asteburupasak edo udalekuak ere antolatzen ditu Deustuko gaztetxoekin batera.
Txantxikuak Inauterietako desfilera atera aurretik
OZEN: : Deustualdeko gazteok euskaraz ozen egin dezagun! Kar-kar eta Zirrarako gazteek egin zuten modura, Ozenen helburua Deustualdeko gazteok euskaraz ondo pasatzea eta horretarako txangoak, kontzertuak, bidaiak, bisitak eta abar antolatuko ditugu, euskaraz ozen entzun gaitzaten!
Deustualdeko euskararen unibertsoa: Deustuko Euskararen Unibertsoa Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko Hezkuntza Eragileen Koordinakundea da. Bertan honako hezkuntza zentro eta eragileek hartzen dute parte:
- Ibarrekolanda Institutua
- Deustuko Ikastola
- La Salle Ikastetxea
- Intxixu Ikastola
- San Inazio Eskola
- Botikazar Institutua
- Deustuko Eskola
- Deustualdeko AEK
Guztien artean urtean zehar hezkuntza zentroetako ikasle direnen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimenak adostu, diseinatu eta egiten dira. Esaterako, Mikroipuinen Lehiaketa, Marrazki Lehiaketa edota Whatsapp lehiaketa eta bi sari banaketa: Euskararen Egunaren bueltakoa eta bertso-saioa maiatzean.
Euskararen Egunaren bueltan pegata, whatsapp eta marrazki lehiaketaren sariak banatzen ditugu