Lan eskaintza: Bilboko Euskaraldiak dinamizatzailea behar du

Euskaraldiaren dinamizatzailea Bilbon

Bilboko Euskaraldia

Bilbon Euskaraldia dinamizatzeko lan jardun osoko lanpostua eskaintzen da, abenduaren 31rarteko iraupena izango duena. Bilbon Euskaraldia ekimenaren eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Bilboko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.

  • Euskaraldiko Batzordea koordinatu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.

  • Bilboko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.

  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.

  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.

  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.

  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu auzo, entitate eta hiriko euskaltzaleekin.

  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.

  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita auzo eta eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Curriculumak martxoaren 8aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Bilbo eta bertako gizarte dinamikak ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da.
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.

Interesa baduzu, bidali zure curriculuma bilbo@euskaraldia.eus helbidera, mezuko gaian “Euskaraldiaren dinamizatzailea Bilbon” jarrita.

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>