Kultur Outletaren lehen egunaren laburpena

Atzo Kultur Outletak ateak zabaldu zituen Mullerenean. Eguraldi petralak kaleak hustu zituen eta eragina izan zuen publiko aldetik. Ramón y Cajalen oso oinezko gutxi ikusi genuen, beraz Mullerenean ere bai. Goizez ez zuen une batez ere atertu. Hala eta guztiz ere, Ana eta Itziarrek amoltsu hartu zituen Oultetera hurbildu ziren lagunak.

Kultur Outleta 2015Arratsaldez atertu zuen eta jende aldetik eragina izan zuen. 17’45ean Galder, Ane, Loreto eta Goizalde Mullereneara etorri ziren Babeserako kopia prestatzen. Lehen pasea arratsaldeko txandan bakarrik ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldea aurrera joan ahala, gero eta jende gehiago hurbildu zen eta Babeserako kopian 25 lagun bildu ginen. Babeserako Kopia Mullerenean

Bizipenak memorian zizelkatzeko ahalegin antzua

20 minutu iraun zituen ikuskizunak. Begi kliska batean pasa zitzaigun arte-ekintza. Noiz bihurtzen da jazoera gomutan?, gorputzaren automatismoak eta bukaerari buruz gogoeta eginez antzeztu zuten Anek, Galderrek eta Goizaldek Babeserako kopia, Loreto teknikari zebilela. Memoria eta ahanztura eta bizipenak memorian iltzatzeko ahaleginak ditu hizpide arte-ekintzak. Samuel Beckettek idatzitako Krapp’s Last Tapen modura, Galder eta Ane bizipenen babeserako kopia egiten ahalegintzen dira; Galderek sakelakoa eskuan eta Ane marrazkien bidez, bukaerak oroitzapenak deseuztatuko dizkiela dakitela; hau da, itxuraz borroka antzua. Horra hor eztabaida.

Gaur 19’30ean Hodeien adorea Mullerenean

11:30ean ateak zabalduko ditugu berriz. Atzo bezala goizez 13:30ak arte egongo da zabalik eta arratsaldez 17:30etik 19:30ak arte. Ordu hartan Hodeien adorea bertso-eleberria kantatuko dute Felix Zubiak eta Iñigo Mantzisidor Mantxik, Yoseba Peña gai-jartzaile ibiliko dela.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude