Korear sukaldaritza tailerra

Urteero lez, sukaldaritza tailerra antolatuko dugu, baina aurten eguneroko sukaldaritzari atsedena eman eta atzerriko sukaldaritzak haren lekukoa hartuko du, Sora Ryu irakasle korearraren eskutik. Tailerrak hiru klase izango ditu eta Koreako platerrak prestatzen erakutsiko du Ryuk, klase bukaeran dastatuko direnak. Urriaren 14ean, azaroaren 11an eta abenduaren 9an izango dute zita Zanpa-Zanpara hurbilduko direnek, 19:00etatik 21:00ak arte. Berbaizukideak 28€ eta ez-berbaizukideak 33€ ordainduko dituzte. Leku mugatuak daude eta 7 pertsonek izena eman dezakete, beraz, zeren zai zaude?

Izena emateko, informaziorako edo edozertarako 94 447 10 42 telefonora deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi. On egin!

Korear Sukaldaritza tailerra

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude