Martxoan Kantagintza taldeak zita ugari ditu. Martxoaren 12an izango da lehena. Larunbat hartan, Euskotarrak, Deustuarra, Izaera eta Kantagintza Berbaizu abesbatzek Deustuko kaleak kantuz alaituko dituzte. Bakoitzak bere aldetik hasiko du kanta-ibilbidea. Kantagintza Berbaizuk 12:45ean Bordatxo jatetxearen aurrean ekingo dio kantatzeari eta Ramón y Cajaletik kantuz jarraituko du. 13:35ean lau abesbatzek Done Petri enparantzan elkarrekin kantatzeko topo egingo dute.
Hurrengo egunean Deustuko Euskal Ezteiak izango dira eta Kantagintza taldeak Mikeldi dantza taldearekin kantatuko du. Martxoaren 13ko eguerdi aldera izango da baina ordua jakin bezain laister jakinaraziko dizuegu. Martxoaren 18an Deustuko jaietako kantu-jira abiatuko dute Done Petri enparatzatik. Zita 19:00etan da eta Kantagintza Berbaizu bertan egongo da.
Kantagintza taldeko lagunak astelehenero biltzen dira Bidarten entseatzeko. Lagun arteko giro euskaldunean egoten dira eta normalean 20:00etatik 21:30ak arte kanta eta kanta ibiltzen dira. Izena eman nahi baduzu, idatzi edo deituguzu.