Larunbatean, Ipargaldetegia parte-hartu zutenen artean Aldudeko Menta ostatuan asteburu pasa zozkatu genuen eta Jone Martínek irabazi zuen. Zorionak!!!!!
Agindutakoari zor, hemen erantzunak:
1- Zein da EHko bi hiriburu lotzen dituen ibai bakarra?
Errobi (Garazi eta Baiona lotzen ditu)
2- Zein da Behenafarroako herririk populatuena?
Donapaleu (1854 biztanle ditu Amikuzeko herriak)
3- Zein dibisiotan jokatzen du Aviron Bayonnais F.C.-ek?
CFA2n (Errugbi taldearekin ez nahastu!)
4- Zein izen zeukan Anje Duhaldek, Mixel Ducauk, Jean Phocasek eta Beñat Amorenak 1970eko hamarkadan sortu zuten rock talde mitikoak?
Errobi
5- Zein hamarkadatan sortu zen Seaska Ikastolen Federazioa?
60. hamarkadan (1969an hain zuzen)
6- Nondik dago argazki hau aterata?
Donibane Lohizunetik (fondoan ikusten zen herria Ziburu bada ere, argazkia Donibane Lohizuneko zubitik egina da)
7- Zein departamenturen barruan dago sartuta Ipar Euskal Herria?
Pyrenées Atlantiquesen (64. departamentua, Ipar EHko matrikuletan ikusten den zenbaki hori)
8- Zer bertsolarien osaba zen “Xexenko” bertsolaria?
Mattin Trekurena (Mattin Inhargue deitzen zen Trekuren osaba, bere amaren ottoa zena)
9- Zein herrigune dago altuago?
Larraine
10- Zer da axoa?
Jaki mota bat (Lapurdiko ohiko platerra da, okela, tipula eta Ezpeletako piperrekin egina, oso goxoa)
11- Zer herri da argazkikoa?
Santa Grazi (Urdatx- Santa Grazi udalerria Zuberoako hego-ekialdeko muturrean dago, argazki honetan Santa Graziko eliza erromanikoa agertzen da, hilarri tradizionala dauzkana)
12- Legez hegoalde, urak iparralde, iparraldeko abereak ezkur eta pagatxen jale. Non gaude
Kintoan (Nafarroako Erresumaren aztarna da Nafarroako eremu hau)