Japon Pon Pon zeharkatuz

Aurreko asteazkenez Jon Intxaurraga bidaiariak, emanaldirako propio era indijenean jantzita, Japonen barrena eraman gintuen Bidaia Kontaketa Zikloko bigarren saioa izan zen “Japon Pon Pon” hitzorduan. Bertara hurbildu ginen lagunoi 2.014ko udazkenean egindako ibileren berri xehe-xehe eman zigun, eta guztion gozagarri, entzulegoari hegaluzea gordinik zuzenean probatzera ematea baino ez zitzaion falta izan gu guztiok erabat limurturik uzteko.

Hasi japoniarren komun berezi eta deigarriekin

DSCN9663

Segi Tokyoko ortzemuga newyorktar zinematografikoekin

DSCN9671

Azken detailetxorarte zaindutako lorategi perfektuen gaineko tenplu sintoistekin jarraitu

DSCN9673

Eta Osakako gaugiro bizi-bizian moda-modako Kalimotxoaren euskal grafia baieztatzen bukatu

Konturatu orduko joana zitzaigun ordu t´erdi. Hemen saioko argazki guztiak.

DSCN9662

Beti ere uhartea tsunamietatik babesten duten harresi mardul kilometrikoen babesean, Asia urrunean ibilbide atsegina, jariotsua, umoretsua eta interesgarria eman genuen Jonen eskutik. Hainbesteraino japoniarrek mendebaldeko kultura yankeezentrikoari norainoko menpekotasuna ageri duten / edo ez duten eztabaidatzen bukatu zuela publikoak gartsuki.

Nabarmen, hitzaldiak bere helburua betea zuen: denok izan ginen japoniar lipar batez.

Saio nara
Ari gara

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude