Iritsi da UDABERRI KULTURALA Deustualdera

Datozen hilabeteetan, auzoak kulturaz betetzeko asmotan, Berbaizu Euskara Elkarteak antolatutako ekitaldiek, bere estreinaldia edukiko dute otsailaren 17an Errondoko Auzo Etxean ospatuko den Bertso saioarekin. Udaberri Kulturala deitu duten ekimenak 10 ikuskizun barnebiltzen ditu eta 7 genero kultural desberdin uztartuko ditu: dantza, bertsolaritza, musika, literatura, zirkua, zinema eta antzerkia.

Programazioa otsailaren 17tik martxoaren 31ra arte luzatuko da, eta esan bezala, datorren astean emango dio hasiera Alaia Martinek, Amets Arzallusek eta Jone Uriak osatuko duten bertso saioarekin. Berbaizuko proiektuan uztarturik dagoen Elorri Bertso Eskolako kideak izango dira bertso saioko gai jartzaileak eta arduradunak.

Beraz, deustualdean bizi bazara edo inguruko herri edo auzoetan bizi bazara, aukera paregabea datorkizu Deustun euskarazko kulturaz gozatzeko. Adi egon hurrengo berriei (facebook, twiteer edo instagram) eta gozatu gurekin batera euskarazko eskaintza kulturalaz.

Hurrengo ikuskizuna

– Alaia Martin, Amets Arzallus eta Jone Uria bertsolariak.

– Errondoko Auzo Etxean

– Otsailaren 17an

– Arratsaldeko 19:00etan

– Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira eta sarrerak leihatilan erosiko dira.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude